lunes, 27 de mayo de 2013

PANELA. VAUBAN La Corderie


VAUBAN la corderie

VAUBAN

Proiektua Vauban auzoan kokatzen da, La Corderie boulevard-aren parean dagoen espazio residualean, erabilera eta bizitza gabekoa. Asmoa, eremuak aurrerago izandako bizitza eta izaera propioa berreskuratzea da, parteartze aktibo baten ondorioz. Horretarako fase ezberdinak zehaztu dira:
1. Egungo egoera kaxkarra hobetzearren ,lehenengo egin beharra, eremuan eta eraikinean zenbait zulapen egitea da. Zulapen hauek guneraren higiene arazoak eta eguzkitzapen/aireztapen arazoak soluzionatzea dute helburu, hurrengo faseen aurrekari eta baldintzak ezartzearekin batera.

2. Bigarren fase hau berhaztea da, aurreko fasean hustutze lana egin ondoren eraikina berriro hazten delako. Orain bai, egoera eta baldintza onetan, inguruarekin elkarlanean, espazio berriak sortuz eta kaleari izaera berri bat emanez.
Berhazte honekin batera kota, eraikin eta gune ezberdinak elkarlotzeko konexio puntu indartsu bat kokatuko da, hurrengo faseetan eremua hazten jarraitzeko aukera berriak irekiz.

3. Behin konexio puntua egina, aparkaleku gaineko gunea okupatzen doa, jendeak espazioa berea egiten du eta horrekin batera eraikinak sortzen dira izaera bat emanez lehen espazio residuala zen guneari. Honela sobreexplotatutako eraikina hustutzen doa bere erabilerak kanpora aterata, eremu osoan sakabanatuz eta guztia nibelatuz.

4. Eraikina hustutzen doan heinean, kale paralelo bat sortzen da atzekalde eta aurrekaldearen konexio gisa. Honek hurrengo fasean jaraipena izateko aukera du, konexio puntuaren beste aldearekin bat egin arte.
Azkenengo fase hontan eremua betetzea da helburua. Espazio publikoez betetzea, erabilera anitzez betetzea, eraikinez betetzea. Aurreko faseek azken honen aurrekariak ezarri dituzte, irekitako kale paraleloak jarraipena izango du espazio publiko baten bitartez eta hasierako eraikinetik ateratako erabilerak bere tokia hartuko dute kalearen segida osoan, atzekalde eta aurrekaldearen arteko konexioa sortuz. Erabilera hauek jendea erakarriko dute, espazioa berea eginik. Orokorrean Vauban osoari bizitza eta izaera berriro emanez.
Nahiz eta azken fasea deitu, fase hau mugagabea da, ez baita mugarik ezartzen, ezta espazio zehatz batek izan behar duen erabilerarik. Espazio gustiak moldakorrak dira jendearen beharren arabera, bai formaz, erabileraz eta izaeraz.


BOLUMETRIA ETA ERABILERAK


La Corderie eraikinak funtzio garrantzitsu bat betetzen du auzoan, eskola, zaharren egoitza, laguntza sozialen zentroa, tailler anitzak, bertan kokatzen dira. Ekintza gehiegi ematen dira barnean duen tamainarako, esan genezake eraikina saturatua dagoela, ez du arnasa hartzen. Erabilerek hartzen duten bolumena aztertuz ohartu gara eraikina eta inguruko espazioen funtzio-namendu onerako aldaketa batzuk beharrezkoak direla. Erakina hustu, erabilerak eta piezak kenduz.


PROPOSAMENAREN OIN OROKORRA


KONEXIO GUNEA





Eremuaren erdigueari garrantzia eman zaio konexio gune nagusi bihurtuz. Fase ezberdinetan sorturiko eraikinak eta espazioak euren artean lotzeko. Proiektu osoaren pieza garrantzitsuena da, eremuari funtzionaltasuna ematen baitio.  Espazio hau guztiz librea izango da, eremuaren bi guneen arteko loturaren jarraitasuna emateko, baita kota ezberdinetako puntak batzeko ere.



EBAKETA OROKORRA





La Corderie eraikinak funtzio garrantzitsu bat betetzen du auzoan, eskola, zaharren egoitza, laguntza sozialen zentroa, tailler anitzak, bertan kokatzen dira. Ekintza gehiegi ematen dira barnean duen tamainarako, esan genezake eraikina saturatua dagoela, ez du arnasa hartzen.

Erabilerek hartzen duten bolumena aztertuz ohartu gara eraikina eta inguruko espazioen funtzionamendu onerako aldaketa batzuk beharrezkoak direla. Erakina hustu, erabilerak eta piezak kenduz.

ERABILERAK


Erabileraren arabera eraikinaren ebaketak ezberdindu ditugu. Erabilera bakoitzari beharrezko trataera emanez fatxadan eta barne distribuzioan
Horretarako eraikinaren orientazioa kontuan hartu da, hegoaldeari begira dagoen fatxadari itzalak sortzeko elementuez baliatuz eta material ezberdinak erabiliz barne eta kanpo fatxadetan.

FATXADA




martes, 21 de mayo de 2013

ERABILERA eta KONEXIOAK ZEHAZTEN


KONEXIOAK

Konexio puntu bertikal nagusi bat sortu dugu kota guztietan loturak bermatzeko, bai eta eraikinari eta barne espazioei sarrera emateko. Hau izango da erabilera eta eraikin guztien topagunea.


ERABILERAK 


Erabileraren arabera eraikinaren ebaketak ezberdinidu ditugu. Erabilera bakoitzari beharrezko trataera emanez fatxadan eta barne distribuzioan
Horretarako eraikinaren orientazioa kontuan hartu da, hegoaldeari begira dagoen fatxadari itzalak sortzeko elementuez baliatuz eta material ezberdinak erabiliz barne eta kanpo fatxadetan.
Kanpo fatxada, kale nagusiari begiratzen diona, altzairuzko igokari bertikalez osatzen da atzekaldeko beiratea heltzen duena eta tartean, behar duten erabileretan, xafla horizontal mugikorra izanik,
beharrezko itzal eta pribatutasun maila bermatzeko.
Barne fatxada, irekitako bigarren mailako kaleari begiratzen diona, zurezko elementuez osatzen da, kutsu familiarragoa bat emateko nahian.Eskailerak, barandilak, esertokiak eta pasarelak nabarmentzen dira batez ere barne kale hontan, eguzki izpien aurkako babes toldoekin alderatuz.

domingo, 12 de mayo de 2013

ESPAZIOAK ERALDATZEN

Bideo interesgarria espazioetan interbentzio txikiekin lortu daitezkeen eraldaketak erakusten dituena.



"Un joc en un lloc"
   Universitat Internacional de Catalunya (Bartzelona) 
   Taller Vertical ´08


martes, 16 de abril de 2013

la MACHINE À EAU

Gure proiektuaren helburua hondartza kale honetara gerturatzea izan da, modulu desberdinen bitartez erabilera berriak emanez, bizigarriagoa eginez. Ideia nagusia uraren makina erraldoi bat antolatzea da. Horretarako, bi modulu mota erabili ditugu: bata mugikorra eta aldakorra, hau da itxi eta irekitzeko aukera emango duena eta baita etxeetara gerturatu edo urrutiratzekoa ere; eta bestea finkoa. Azken honetan, igerilekuak kokatuko dira udan edo garai beroetan eta bestela jardinera edo baratzak. Harresi eta gainontzeko elementuen arteko lotura tutueriak egingo du, euri urak jaso eta kale osoa freskatzeko zein igerilekuak betetzeko erabiliko delarik.

Kalearen izaera aldatzen doa urtaro ezberdinetan zehar, Hala ere Marsellan ez dagoenez hainbesteko diferentzia lau urtaroen artean, bi egoera ezberdin sortu ditugu: udaberri-udarako eta udazken-negurako.  Eguna eta gauaren artean ere ematen da aldaketa kalean. Egunean udara aldean, eguzkia eta beroa nagusi direnean, kalea ur makinaren bitartez Marsellako gune freskagarriena bihurtzen da. Moduluak eta igerilekuak luzera guztian zehar tartekatzen dira zipristinak botatzen dituzten tutuetaz zintzilikaturik. Gauen, aldiz, moduluak afaltzeko eta festarako gune paregabetan eraldatzen dira, eta igerilekuak argi kubo handietan. Udazken-neguan zehar, tenperaturak jeixten direnean, pistinak lorategi-baratza bihurtzen dira moduluak lorategi-eskegi hauen inguruan muituz.  
 Eguraldi onarekin, eguneroko jarduerak burutzeko erabili ahalko dira moduluak: otorduetarako, ospakizunetarako, ...
 Igerilekuak prest daudenean, eguzkia hartzeko, aldagela gisa edota toldo modura erabili ahalko dira moduluak, izan ere, pertsianei esker bertan sartzen den eguzki izpi kopurua regulatu ahalko da.
Udako beroa jasaten den gainontzeko urtaroetan, igerilekuak beharrean jardinerak antolatuko dira fruta zuhaitz, landare eta baratzekin. Moduluak lagungarri gertatuko dira lanerako tresnak eta bildutakoa bertan gordetzeko.
Gaua sartzerakoan eta eguneko umeen gorabeherak joaterakoan, moduluak Marsellako gau lasai eta distiratsuaz disfrutatzeko afarileku eta etzateko guneetan eraldatzen dira.

Igerilekuaren moduluak harresi eta etxebizitzen arteko lotura egiten du tutueria eta baita alde batean koaturiko pasarelaren bitartez. Udako egun beroetan refreskatzeko zein kirola egiteko, bertako bizilagunentzat zuzendutako elementua.
Eguraldia aldeko ez den kasuetan, moduluak lurrez bete eta sakonera handia daukanez, barazkiak, loreak zein zuhaitzak landatu ahal izango dituzte. Beren produktu propioak lortuko dituzte honela.
Kalean sortzen diren sentszio ezberdinak toki ezberdinetatik islatuta.



PANELA



martes, 26 de febrero de 2013

HIRIAREN BILAKAERA

Historian zehar Marsellako harresiak aldaketak jasan izan ditu hiriaren hazkundearen arabera. Hasiera batean defentsarako erabilera beharrezkoa izan bazuen ere, gerora oztopo fisiko zein psikologikoa bilakatu da.
Hiriak fase ezberdinak jasan ditu bere bilakaeran:
- hasiera batean harresi batek inguratzen zituen hiri zaharreko eraikinak eta beste hainbat erabilera, adibidez baratzeak.
- Populazioaren hazkundeak hiriaren zabalpena ekarri zuen, honela baratzeek hiri berriari lekua utzi zioten. 
- Marseilako portua frantzian eta europan garrantzia hartzen joan zen, hiria handitzean harresiak eraitsi behar izan ziren eta Marseila kanpora zabaldu.

Historian zehar puntu estrategiko bat izan da guri atxikitu zaigun gunea, bertan bait zegoen hegoaldeko sarreretako bat. Sarrera horren alboan egun eraitsia dagoen bastioi bat zegoen. 

Gaur egungo hiria aztertuz azpimarratzekoa da gure gunearen hegoaldera eta inguruko hazkundeen desberdintasuna. Hiria zabalgune moduan hazi da harresia eraitsi zen guneetan, aldiz bestea hazkunde organikoa da. Honen zergatia harresiak eta muinoak sortzen zuten oztopoan datza.






viernes, 15 de febrero de 2013

Eibarko hiri eredua

Gaur Diario Vasco-n irakurri dudan artikulua, proiektu berriarentzat interesgarria izan daiteke. Eibarko hiri tradizionalaren ereduaz hitzegiten du Nerea Mendikute arkitekta eibartarrak. Erabilera ezberdinak nola gainjarri izan diren bata bestearen gainean aipatzen ditu, beraien artean konbinatuz eta fusionatuz, baita erabilera anitzen konbinaketaren onurak ere. Kontuan hartzekoa da hiri eredu berriei buruz egiten duen hausnarketa.




lunes, 28 de enero de 2013

monoDestudio: hiri soziala


MonoDestudiok klasean emandako hitzaldiak, hiri sozialari buruz, proiektu berri baten aurrean eman beharreko pausoetaz pentsarazi dit. Gaur egungo arkitektura edo azken urteetan egin den arkitektura gehienak ez dio alde sozialari erreparatu, etekin ekonomiko edo politikoari baizik. Horrek, hiri pobreak sortzea ekarri du, alde sozialean batez ere, hiriari bizia ematen diona hain zuzen.


Beraiek proposatzen dituzten taller eta partaidetza prozesuak onak iruditzen zaizkit proiektu bati hasiera emateko eta arkitektura onenena berrezkuratzeko. Nahiz eta arkitektoek tokiaren analisi on bat egiten saiatzen diren proiektu on bat gauzatzeko, eraiki arte ez dira seguro egongo ondo amoldatuko den bertako beharretara edo gustiz erabilgarria izango den. Baina proiektu berbera biztanleriaren partaidetzarekin, aberatsagoa izango zen eta nola proiektuaren hasikeratik biztanleak integratuak dauden, eraikitzerakoan hauen onespena zihurtatua dago.

Nire ustez lan egiteko modu hau hiri proeiktuetan ezarri beharreko tresna bat da, arkitektura on bat lortzeko eta batez ere benetako beharrei modu egokian aurre egiteko. Hala ere, proiektuak modu egokian garatzeko herramienta bat dela iruditzen zait denborarekin galdu izan dena arkitekto gehienengandik eta berrezkuratu beharrekoa ez badugu hiri eta urbanizazio pobre eta hutsak eraikitzen jarraitu nahi.


jueves, 24 de enero de 2013

MAKETAREN ARGAZKIAK




MAKETA




Eguzki argiak egunean zehar sortzen dituen itzalak eraikinean. Fatxada solidoak estaltzen duen eraikinaren zatia itzalean dago, lehenengo solairuak beirazko  itxitura dutenak guztiz argiztatuak daude egunean zehar.


martes, 22 de enero de 2013

LA FABRIQUE DES IDÉES

PANELA




IDEIA OROKORRA

Marseilako alde zaharrean kokatua, auzoaren hobekuntza eta berrikuntzarako proiektuak aurrera eramateko zentrua. Etxebizitzen birgaitzeak, hutsik dauden  espazioen berrerabilerara zuzendua, beti ere bizilagunen partaidetza kontuan hartuta.

Gure eraikinak erabilera publikoa du, baina bi zati desberdin ditzakegu bertan. Guztiz publikoa den eraikinaren beheko zatia, lehengo bi solairuak. Bertan      tailerak, erakusketa gela eta auditorioa ditugu. 3 eta 4 solairuetan gune pribatuago bat sortzen da, birgaitzeetan hostatu hartuko duten bizilagunentzat.

OINAK



Oinetan azaltzen diren pribatutasun maila ezberdineko bi guneak gehiago nabarmentzeko fatxadaz baliatu gara. Bi izaera desberdineko zatiak ikus daitezke. Publikoa den gunea guztiz irekia eta jarraia da, beirate  batez inguratua. Honek arintasun puntu bat hematen dio, publikoari irekiagoa dela adieraziz. Gaineko partean itxitura bat gehitu diogu dagoen beirateari, lamaz osaturiko itxitura horizontaltasuna azpimarratuz. Honek pisua eta dentsitatea ematen dio,Kanpoaldetik ia opakoa izanen bada ere, argitasuna eta aireztapnea bermatzen du.



FATXADA

Fatxadan kokaturiko leihoen bidez aireztapen gurutzatua lortzen dugu, Marseillako mediterranear klima dela eta udaran erregistratzen diren tenperatura altuei aurre egiteko. Honez gain fatxadan kokaturik dauden lama horiek itzala ematen dute, argia modu indirekto batean sartzen da eraikin barnean lamek sortzen duten isladapenaren ondorioz.

EBAKETAK


 Gure eraikinak erlazio zuzena du kanpoan dagoen espazio publikoarekin, beirazko fatxadak bisualki ahalbidetzen du erlazioa. Konexioa handitzeko guztiz irekitzen diren leiho batzuk kokatu ditugu erakuske ta- tailer gelan, honela erakusketarako panelak kanpora atera ahalko dira, gurpil batzuen bidez mugitu daitezke. Gure eraikinaren aurrean dagoen plaza erakusketa gune bat bilakatuko da. Horrez gain grada batzuk kokatu ditugu gela honen parean, erakusketa batean proiekzioren bat egin behar bada pentsatuak.


 EGITURA

Eraikinaren egitura altzairuzko HEB 100 -eko zertxa batzuetan oinarritzen da, IPN-en bidez sostengatuak. Bi  mota ditugu, IPN 360 e rdiko gunearentzat,eskegitako solairuak jasateko balioko digutenak eta IPN 140, gainontzeko egiturarentzat.  Egitura honekin erakinean lortu nahi genuen jarraitasuna bermatzen da.






miércoles, 16 de enero de 2013

casualidades de la vida


Proiektu berrirako adibideak bilatzen ginen bitartean, espazio publiko birziklatu hau aurkitu dugu, bat datorrela gure lehenengo proiektuarekin. Kuriosoa iruditzen zaigu antzekotasun asko dituelako gure lehenengo proiektuarekin eta interesgarria izan daitekelako konparaketa egitea. Alde nagusia gureak mugikortasuna lantzen duela ur gainean eta honek, berriz, hutsik dagoen orube batean.

Badirudi gure ideia ez dela hain utopikoa.


http://contraindicaciones.net/2012/12/4-dudas-sobre-solares-4-dudas-sobre-la-institucionalizacion-de-los-solares-todo-por-la-praxis.html