lunes, 28 de enero de 2013

monoDestudio: hiri soziala


MonoDestudiok klasean emandako hitzaldiak, hiri sozialari buruz, proiektu berri baten aurrean eman beharreko pausoetaz pentsarazi dit. Gaur egungo arkitektura edo azken urteetan egin den arkitektura gehienak ez dio alde sozialari erreparatu, etekin ekonomiko edo politikoari baizik. Horrek, hiri pobreak sortzea ekarri du, alde sozialean batez ere, hiriari bizia ematen diona hain zuzen.


Beraiek proposatzen dituzten taller eta partaidetza prozesuak onak iruditzen zaizkit proiektu bati hasiera emateko eta arkitektura onenena berrezkuratzeko. Nahiz eta arkitektoek tokiaren analisi on bat egiten saiatzen diren proiektu on bat gauzatzeko, eraiki arte ez dira seguro egongo ondo amoldatuko den bertako beharretara edo gustiz erabilgarria izango den. Baina proiektu berbera biztanleriaren partaidetzarekin, aberatsagoa izango zen eta nola proiektuaren hasikeratik biztanleak integratuak dauden, eraikitzerakoan hauen onespena zihurtatua dago.

Nire ustez lan egiteko modu hau hiri proeiktuetan ezarri beharreko tresna bat da, arkitektura on bat lortzeko eta batez ere benetako beharrei modu egokian aurre egiteko. Hala ere, proiektuak modu egokian garatzeko herramienta bat dela iruditzen zait denborarekin galdu izan dena arkitekto gehienengandik eta berrezkuratu beharrekoa ez badugu hiri eta urbanizazio pobre eta hutsak eraikitzen jarraitu nahi.


jueves, 24 de enero de 2013

MAKETAREN ARGAZKIAK




MAKETA




Eguzki argiak egunean zehar sortzen dituen itzalak eraikinean. Fatxada solidoak estaltzen duen eraikinaren zatia itzalean dago, lehenengo solairuak beirazko  itxitura dutenak guztiz argiztatuak daude egunean zehar.


martes, 22 de enero de 2013

LA FABRIQUE DES IDÉES

PANELA




IDEIA OROKORRA

Marseilako alde zaharrean kokatua, auzoaren hobekuntza eta berrikuntzarako proiektuak aurrera eramateko zentrua. Etxebizitzen birgaitzeak, hutsik dauden  espazioen berrerabilerara zuzendua, beti ere bizilagunen partaidetza kontuan hartuta.

Gure eraikinak erabilera publikoa du, baina bi zati desberdin ditzakegu bertan. Guztiz publikoa den eraikinaren beheko zatia, lehengo bi solairuak. Bertan      tailerak, erakusketa gela eta auditorioa ditugu. 3 eta 4 solairuetan gune pribatuago bat sortzen da, birgaitzeetan hostatu hartuko duten bizilagunentzat.

OINAK



Oinetan azaltzen diren pribatutasun maila ezberdineko bi guneak gehiago nabarmentzeko fatxadaz baliatu gara. Bi izaera desberdineko zatiak ikus daitezke. Publikoa den gunea guztiz irekia eta jarraia da, beirate  batez inguratua. Honek arintasun puntu bat hematen dio, publikoari irekiagoa dela adieraziz. Gaineko partean itxitura bat gehitu diogu dagoen beirateari, lamaz osaturiko itxitura horizontaltasuna azpimarratuz. Honek pisua eta dentsitatea ematen dio,Kanpoaldetik ia opakoa izanen bada ere, argitasuna eta aireztapnea bermatzen du.



FATXADA

Fatxadan kokaturiko leihoen bidez aireztapen gurutzatua lortzen dugu, Marseillako mediterranear klima dela eta udaran erregistratzen diren tenperatura altuei aurre egiteko. Honez gain fatxadan kokaturik dauden lama horiek itzala ematen dute, argia modu indirekto batean sartzen da eraikin barnean lamek sortzen duten isladapenaren ondorioz.

EBAKETAK


 Gure eraikinak erlazio zuzena du kanpoan dagoen espazio publikoarekin, beirazko fatxadak bisualki ahalbidetzen du erlazioa. Konexioa handitzeko guztiz irekitzen diren leiho batzuk kokatu ditugu erakuske ta- tailer gelan, honela erakusketarako panelak kanpora atera ahalko dira, gurpil batzuen bidez mugitu daitezke. Gure eraikinaren aurrean dagoen plaza erakusketa gune bat bilakatuko da. Horrez gain grada batzuk kokatu ditugu gela honen parean, erakusketa batean proiekzioren bat egin behar bada pentsatuak.


 EGITURA

Eraikinaren egitura altzairuzko HEB 100 -eko zertxa batzuetan oinarritzen da, IPN-en bidez sostengatuak. Bi  mota ditugu, IPN 360 e rdiko gunearentzat,eskegitako solairuak jasateko balioko digutenak eta IPN 140, gainontzeko egiturarentzat.  Egitura honekin erakinean lortu nahi genuen jarraitasuna bermatzen da.






miércoles, 16 de enero de 2013

casualidades de la vida


Proiektu berrirako adibideak bilatzen ginen bitartean, espazio publiko birziklatu hau aurkitu dugu, bat datorrela gure lehenengo proiektuarekin. Kuriosoa iruditzen zaigu antzekotasun asko dituelako gure lehenengo proiektuarekin eta interesgarria izan daitekelako konparaketa egitea. Alde nagusia gureak mugikortasuna lantzen duela ur gainean eta honek, berriz, hutsik dagoen orube batean.

Badirudi gure ideia ez dela hain utopikoa.


http://contraindicaciones.net/2012/12/4-dudas-sobre-solares-4-dudas-sobre-la-institucionalizacion-de-los-solares-todo-por-la-praxis.html



LA FABRIQUE DES IDÉES


Proiektatzen ari garen eraikina, gaur egun asko ikusten diren hiri-berrerabilerarako proiektuak gauzatzeko erabiliko da. Proiektu mota hauek lantzeko noraezean egoten dira kolektibo asko, proposatutako programa, hauek gauzatzeko beharrezkoak diren elementu guztiak batuko ditu eraikin barnean, baita biztanleriari erakusteko ere.
Gainera, nola proeiktu asko etxebizitzetan gauzatzen diren, hauen bizilagunak une baterako jasotzeko etxebizitza kolektiboak sartu ditugu programan.

Gure programarekin bat datozen proiektuen adibideak:











http://berreibar.blogspot.com.es/

















http://reaktkolektiboa.com/

























http://www.todoporlapraxis.es/

lunes, 7 de enero de 2013

TXORITOKIA

PANELA




IDEIA OROKORRA

Gorputz bat sokaz lotu eta inguratzea da ideia, harresirantz tiraka egongo balitz bezala eta gorputza beste alderantz aske geratu nahian sadomasokismo kutsu batekin. Gure garabia alde batetik bestera soka bidez inguratuz, kanpo itxura erabat aldatzen zaio, elementu arrotz eta ezezagun bilakatuz eta aldi berean herritarraren kuriositatea sortuz. Horrela, bertara erakartzen gaitu, gerturatzen garen heinean txoritoki batean bilakatutako garabi baten aurrean gaudela konturatu.

Garabiaren alde batean, sokez inguratuz eta estaliz bere silueta markatu nahi izan dugu, bertan helduta dagoela adieraziz eta beste alderantz tiratzen dela irudikatuz. Horrela elementu arraro bat dagoela konturatuko da ikuslea baina albo horretatik gutxi gora-behera garabi tankera hartu ahal izango dio, nahiz eta estalita egon.
Beste alboan ordea, tiratzen ari diren sokez osatutako abaniko mordoa egongo da, garabiaren itxura erabat desagertaraziz eta harridura areagotuz. Alde hau izango da nagusiena eta gehien ikusiko dena.

Harresian, garabiak hartutako eremuaren proiekzio gisa lauki zuzen bat geratuko da sokez inguraturik eta espazio huts bat sortuz. Txoriak soketan geratu ahalko dira lasai, baina sortutako espazio horretan ere batetik bestera hegan ibili ahalko dira.


KOKAPENA















Portu zaharraren inguruko ibilbidean goazela harresira igotzeko asmoz, txoritokiaren aurreko espazio landu dugu, irisgarritasuna bermatzeko. Bertan berdeguneak eta grada batzuk kokatu ditugu, jendea egoteko giro atsegin bat lortu nahian eta zuhaitz eta landare bitartez inguruko errepideetatik aldentzeko asmoz. Berdegunea bertan kokatzea garrantzitsua iruditu zaigu txorientzat txoritikitik gertu elikagaia lortzeko, itsasotik lortu dezaketenaz gain.

LOTURA ELEMENTU GISA


Ebaketa hauetan ikus daiteke, nola garabiak txoritokia izateaz gain, baduen beste funtzio garrantzitsu bat, LOTURArena. Marsellako portu zaharreko paseoa eta harresiaren goikaldea konektatzeko bidea da, buelta osoa eman behar izatea sahiestaraziz. Horretarako eskailerak eta bi igogailu kokatu dizkiogu garabiari barrualdean, hauetako bakoitzean 10 pertsona sar daitezkeelarik. Modu honetan, oinezkoek ez ezik, gurpildun aulkiek, ume txikien aulkitxoek eta bizikletak ere erabili ahal izango dute lotura berri hau.
Lotura hau errazteko, harresiaren goikaldean pasarela berri bat kokatu dugu, garabiaren muturra bertan sartuz. Pasarela honetatik txoritokiaz gain, Marsellako bista zoragarriak ikusi ahal izango ditugu  bertan kokatutako elizaren aurreko espazio publikorantz bideratzen gaituen bitartean.

Garabiaren komunikazio elementuak atzekaldean kokatu dira, harresiari bizkarra emanez eta horrela, garabiaren barrualdea, txoritokira eta bistetara bideratutako 4 solairu miradoretan antolatzea ahalbidetu.

BARNE SENTSAZOAK


Behin barrura sartzean, txoritokia deskubritzen hasiko da ikuslea.
Garabi barruko miradoreetan, txoritokiaz gozatzeko aukera egongo da eta baita Marsellako bistak begiratzekoa ere, azken miradorean, harresiarekin konexioa egiten duela ohartuko gara eta hau izango da ikuspegi pribilegiatuena eskeiniko diguna.
 Sokaz inguratuta gauden sentsazioa konstantea izango da garabi barruan, txoriak alde batetik bestera hegaka dabiltzala. Pasarelara eskailera edo malda bidez jeitsi ahal izango gara eta berriro ere bista ikusgarriekin, eliza aurreko espazio publikorantz bideratuko gaitu.


Pasarelaren itxitura gisa, lama trasluzido batzuk kokatu ditugu, 45graduko angeluarekin. Modu honetan, beste aldekoa intuitu ahal izango da guztiz ikustera iritsi gabe eta gainera argiztapen eta aireztapena konstanteak izango dira.